XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gau hartan bilera bat ospatu zuten basoko koartelean.

Beste erresistentzia talde haren aurkikuntzak aldaketa bat zekarkien plan guztiei.

Lehenengo eta behin, espazioportuaren erasoa aurreratuko zuten.

Hango untzi eta armak ezinbestean behar zituzten, eta ondoren, bi fronte indartsu ezarriko zizkioten etsaiari.

Hala beraz, bi egun gehiagoko prestakizunak nahikoak izango zirela erabaki zen.

Baina oraindik gauza garrantzitsu bat erabakitzeke zegoen: arma sekretua, erre-ura, nola garraiatu eta roboten aurka erabili.

Egunak ziren arazoa Shangairi buruan bueltaka ari zitzaiola, eta ordurako bazuen erantzuna: baserrian soroetara intsektilkaria botatzeko erabiltzen ziren fumigadoreak.

Haiek lepoan jarrita, ehiztari bakoitzak aukera handiak izango zituen roboten aurka.

Irtenbideak poztasun handia sortu zuen buruzagien artean.

Azkar aldendu ziren denak, goizerako prestakizunak egiteko irrikitzen.

Shangai eta Buck Mandarino biak bakarrik geratu ziren, eta ez besteak bezain pozik.

Hitz egin gabe, eta Dalgon IIIko ilargiei begira, biak kezka berdinak jota zeuden.

Gerra hura irabazteko, etsaien aire indarrak menperatu beharko zituzten.

Baina non arraio ote zegoen, pentsatu zuen Shangaik